XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Chiapas-eko maia emakumeak, antzinako Maien horma-pinturak bezalako diseinu abstraktuak ehotzen

ERTAMERIKAKO MAIAK

Maiak lurralde horietan orain dela 3.000 urte azaldu ziren.

Erromako inperioak baino sei aldiz gehiago iraun duen kultura osatu zuten eta Europa lozorroan zegoen bitartean garatu ziren.

Gurea bezalako egutegia zuten, matematikan zeroaren kontzeptua garatu zuten, eguzkiaren eta ilargiaren eklipseak aurrez iragartzen zituzten eta Artizarraren ibilbidea urteko 14 segundoko akatsaz markatu zuten.

Beren arbasoekin erabat apaindutako kometekin komunikatzen ziren.

Katoliko bihurtzera derrigortu zituzten, baina beren jainkoak kristauen egutegira moldatzea lortu zuten eta beren erritoekin ere beste horrenbeste egin zuten.

Izan ere, maien arima ukitzen duten guztian azaltzen da, nahiz eta beste kulturetatik hartutako gauzak izan.

Arrazakeria eta azken mailan uzten zituzten kastetako gizartea pairatu behar izan dituzte.

Indiako pariak bezala, espainiar, kreol, mestizo, mulato eta nabarren ondoren azken mailan egon izan dira.

Gerrak eta gaitzek populazioa murriztu badute ere, maiak oraindik ere Europako konkistatzaileen ondorengoak baino ugariago dira lurralde askotan, baina pobre bizi dira, gizarte, ekonomia eta politikatik kanpo.

Mexikoko estatuak (Chiapas, besteak beste), Guatemala, Belize, Honduras eta El Salvador Estatuetan bizi dira maiak, eta ados jarri dira Maien Bidea ezarri eta maien antzinako erreinuaren kultura, historia eta ingurugiroa mantentzeko, baina maiak ekoturismoaren eraginpean ere ipini nahi dituzte, plangintzan eta irabazietan maiek parterik ez dutelarik.

Lurralde horietan izan ere, antzinako Egiptok baino hiri gehiago dago eta 3.000 urte iraun duten tradizio eta artisautza duten urrutiko hainbat herri ere bai.

Maiena Amerikako kultur aberastasunaren adierazgarri bat baino ez da. Mexikon, esaterako, beren kultura eta hizkuntzekin besteak beste nahuak, maiak, tarahumarak, zapotekak eta otomiak bizi dira...